091 Postakutxatila • Astigarraga (Gipuzkoa)943 39 22 29haizea@haizeaikerketa.com
  • es
  • eu

Ingurumenaren kudeaketa HAIZEA -n

Ingurumenaren kontserbazioak eta gure etxea den munduaren bizi baldintzak egoera egokian mantentzeak duen garrantziaz jabetzen gara. Horrenbestez, gizarteari ekarpena egitearen alde lan egitea erabaki dugu, ideia globalak tokian tokiko ekintzetara ekarriz.

Gure ideiekin kontsekuente izan behar dugula uste dugu. Beraz, eguneroko lanaren baitan ideia horiek ekintza txiki gisa islatzen saiatzen gara.

Ekoscan Arauarekin Ziurtapena

HAIZEA -k 2006 urteaz geroztik EKOSKAN ARAUAREN araberako ziurtagiria eskuratuta dauka.

Urte hauetan zehar ingurumenarekin zerikusia duten hainbat arlotan sortzen dugun eragina txikitzeko aukera ematen diguten neurriak ezartzeko lanean aritu gara. Besteak beste, paper eta bulego materialaren kontsumoa, hondakinen sorkuntza, lekualdatzeak, energiaren erabilera, etab.

Ingurumen hobekuntzako emaitzen Komunikazioa

Txosten honetan azken urteko auditoritzaren ondoren ingurumen arloetan egindako lorpenak aurkituko dituzu.

HAIZEA -ko ingurumen portaerako neurriak

Enpresak ezarri dituen ingurumen portaerako neurrien artean ondokoak dira aipagarriak:

  • Natur baliabideak era arrazionalean erabiltzen ditugu (ura eta energia)
  • Hondakinak bereizten ditugu udal edukiontzietara eta Garbiguneetara eramateko
  • Garraio publikoaren eta bizikleta bezalako garraio modu bigunen erabilera lehenesten dugu
  • Paperaren %100 berrerabiltzen dugu
  • Paperaren erabilera minimizatzen dugu teknologia berrien erabilera lehenetsiz posible den guztietan

 

Menu