091 Postakutxatila • Astigarraga (Gipuzkoa)943 39 22 29haizea@haizeaikerketa.com
  • es
  • eu

Tokiko iraunkortasuna eta Agenda 21

Project 6 of 7

“Tokian egiten diren aldaketa txikiek mundua eraldatzen dute”

Tokiko Agenda 21 izango da segur aski tokiko garapenerantz edo garapen iraunkorreranzko bidea egiteko tresnarik garratzitsuena. HAIZEA -n norabide horretan egin dugu beti aurrera, hau izanik indar gehienez bultzatu dugun lan ildoa.

Konponbideak eskaintzen ditugu

HAIZEA -k bezeroen eskura ipintzen duen zerbitzu sorta ondokoa da:

  • Tokiko Ekintza Planen formulazio eta berrikuspenerako laguntza eta aholkularitza
  • Adierazleen analisi eta kalkulua (ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak)
  • Iraunkortasun txostenen moldaketa, bi helburu dauzkatenak: udalaren baitan maila tekniko eta politikoan hausnarketa egiteko eta herritarrei zuzendutako zabalkunderako
  • Iraunkortasun zerbitzuen kudeaketarako Administrazioei zuzenduriko laguntza teknikoa 

Gainera, berariaz sortutako Partaidetzarako eta Komunikaziorako Plan bat diseinatu eta exekutatzeko baliabideak ipintzen ditugu.

ABSTRAKTOA

Gure ekarpenen artean kalitatea dago

Udalsarea 21 Sarearen metodologia berrienaren erabilpenean oinarriturik garatu dugun esperientzia sendoak Udalsareak ezarritako berrikuspen irizpideak betetzen direla segurtatzen du. Gainera, TAK21 -ren kalitate ebaluaziorako irizpideekin bat etorriz, kalitate potentzial handiko iraunkortasun prozesuak nahiz Tokiko Ekintza Planak diseinatzen ditugu.

Berrikuntza eta esperientziaren ekarpena egiten dugu

Gure ibilbidean berritzaileak diren hainbat proiektutan parte hartu dugu. Hauen artean nabarmentzekoak dira eremu honetako metodologian aurrera pausuak egiteko eta berrikuntza txertatzeko xedez goi Administrazioetatik bultzatu diren gako proiektuak daude:

  • Tokiko Agenda 21 -en diseinu eta ezarpenerako lehen metodologi proposamen bateratua, IHOBE -k 2001ean bultzatua
  • Nekazal eremuko udalerri txikietan Tokiko Agenda 21 ezartzeko proiektu pilotua eta metodologia sorkuntza, 2005 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutakoa
  • Auzolan 21 Proiektu Pilotua, IHOBE -k 2005ean bultzatua, metodologiaren azken bertsioa udalerri desberdinetan aplikatzeko xede izan zuena

Eskaini ditugun beste zerbitzu garrantzitsu batzuk

2006 eta 2013 bitartean IHOBE -ri laguntza eman diogu tokiko entitateek partaidetza eta Tokiko Agenda 21 sendotzeko xede zuten jarduerak diruz laguntzeko zerbitzuaren (Udalsarea 21 -eko Eranskinak izenaz ezagutzen dena) kudeaketarako.

Zerbitzu horren baitan, 2011 eta 2012 Eranskinetako Diagnostiko eta Ekintza Planen “EAE -ko udalerrietako Tokiko Agenda 21 – Tokiko Ekintza Planen Metodologi Gidarekiko egokitasun maila aztertzeko analisian parte hartu dugu.

Udalsarea 21 Sarien 2013 urteko edizioaren antolaketarako IHOBE -ri laguntza eman genion. Lan horrek Euskadiko udalerri aurreratuenak burutzen ari ziren iraunkortasunaren aldeko jardunbideak sakonago ezagutzeko aukera eman zigun eta, horrekin batera, udalerriek zuten iraunkortasun maila baloratzeko metodologia bat garatzeko eta aurkeztutako proiektuen balorazioan laguntza emateko parada eskaini zigun.

Menu