091 Postakutxatila • Astigarraga (Gipuzkoa)943 39 22 29haizea@haizeaikerketa.com
  • es
  • eu

Ingurumen kudeaketarako sistemak

Project 4 of 7

asesoramiento_medioambiental

Aholkularitza aditua zure eskura

HAIZEA -k Administrazio publiko eta enpresa ugariri eman dio laguntza prozesu eta instalazioetan ingurumen hobekuntzak egiteko orduan. Aholkularitza EKOSCAN eta ISO 14001 Arauen araberako ingurumen kudeaketarako erreminten ezarpenean oinarritu da nagusiki.

HAIZEA IHOBE -ren hornitzailea da eta bere jardueraren hasiera bertatik izan du Ekoscan Araua edozein motako erakundetan, datorren sektoretik datorrela, ezartzeko homologazioa.

Zuri laguntzeko egin dezakeguna

  • Korporazioaren errealitatera egokitutako hobekuntzarako helburuen ezarpena
  • Hobekuntza Planen diseinu, ezarpen eta jarraipena
  • Hobekuntzen kalkulu eta komunikazioa
  • Dokumentazioaren prestaketa eta ikuskaritzetan bertan laguntza
  • Ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren produktuei dagokienean, merkatuan dauden aukera hoberenen bilaketa

…eta bilatzen duzuna zure erakundean jardunbide egoki soilak ezartzea bada, ondokoa eskaintzen dizugu:

  • Eguneroko jardunean jardunbide egokien kodeak barneratzeko laguntza
  • Aplikatutako neurrien jarraipenerako erreminta sinpleak eta neurrira diseinatuak

“Erakundeko eragileek aktiboki parte hartzen badute baizik ez da lortuko helburuak beren osoan betetzea”

Hobekuntzarako ekintzen eta jardunbide egokien ezarpen optimoa lortzearren, gure esku hartze proposamenak sentikortzeko eta komunikaziorako plan edo jarduerez lagunduak diseinatzen ditugu.

Gainera, prozesuetan zehar ideia berritzaileen sorkuntza errazten duten erremintak erabiltzen ditugu.

Esperientzia luzea eta aholkularitza pertsonalizatua dira gure ezaugarri behinenak. Bezero eta erakunde mota ugarirentzat lan egin dugu, ondokoak burutuz:

  • Ekoscan -aren ezarpenak udaletxe ugaritan. Horien artean Legazpi nabarmendu nahi dugu, 2004 urteaz geroztik etengabe ari baikara haiekin lanean
  • Hezkuntza instituzioei aholkularitza eskaini diegu eta Ekoscan Araua ezarri dugu haietariko askotan. Besteak beste, EHU/UPV -ko Araba eta Gipuzkoako campusetako Eskola eta zerbitzuetan eta HAZI -ren Lehen Sektoreko ikas zentroetan (Arkaute, Fraisoro eta Derio). Industri sektorera loturiko lanbide heziketako zentroekin ere lan egin izan dugu
  • Ekoscan eta ISO 14001 -en ezarpenak industria eta zerbitzu sektoreetako enpresa txiki eta ertain ugaritan
  • 2008 eta 2012 bitartean Ekoscan Zerbitzuearen Kudeaketa Operatiborako Laguntza Zerbitzuan parte hartu genuen. Zerbitzu honek Sistemaren independentzia bermatzeko helburuarekin espedienteen berrikuspena egiteko xede zuen
  • IHOBE -K sustatutako Ekoscan -tik EMAS -era Proiektuan parte hartu genuen, NORCLAMP S.L. enpresan aplikazioa eginez

Menu