Partaidetza egitasmoa bide lagun izan dugu garatu ditugun proiektu askotan. Lan-taldeen dinamizazioan eta herritarren partaidetzan bildu dugun esperientzia iraunkortasunaren esparru desberdinetara hedatzen da, hala nola,
Plan eta proiektuen hasierako diagnostikoan, formulazioan, eta exekuzio eta ebaluazioan baitaratu beharreko partaidetzarako prozesuen diseinu eta garapena eskaintzen ditugu.
Hortaz, eta lan xede den lurraldeko gizartearen izaerara egokituz, ondokoak burutzen ditugu:
Partaidetzaren arloan garatu ditugun lanen artean aipagarria da, Donostiako Udalarentzako 2000 urteaz geroztik, etenik gabe, burututako Ingurumen Aholku Kontseiluaren idazkaritza tekniko eta dinamizazio lana. Donostiako Tokiko Agenda 21 -i loturik sorturikoa den kontseilu hau bereziki kuttuna dugu, denbora guzti honetan bidai kide izan dugulako eta partaidetzaren esanahiaren inguruko ezagupen aparta lortzeko aukera eman digulako.
Garatzen ditugun proiektuen esparruan, komunikazio planak diseinatu eta ezartzen ditugu, erakundeetako lan talde teknikoei edota herritarren sektore desberdinei zuzenduak. Komunikazio esparruko lanean bikaintasuna bilatuz, HORREGATIK KOMUNIKAZIOA enpresa adituarekin elkar lan ildo sendoa eratu genuen eta, ondorioz, komunikazio-pisu handiko hainbat kontratazioren esparruan elkarrekin jarduteko aukera izan dugu pisuzko hainbat bezerorentzako, EHU eta IHOBE, besteak beste.
Honako zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna dugu:
HAIZEA urtetan izan da HOBETUZ -ek homologatutako trebakuntza-enpresa.
Gaur egun, HAIZEA -ko lan taldea Asmoz Fundazioak kudeatzen duen Ingurumen Zuzenbidearen Online Masterraren irakasle plantillaren parte da. Lurraldearen eta Enpresen Ingurumen Kudeaketari buruzko eremuaren baitan Estrategiak, Gidalerroak eta Jardunbide egokiak irakasgaia lantzen du.
Gure esperientzia sendoa da. Hasiera batetik prestakuntza eta sentikortze tailerrak garatu ditugu gure lanean jorratu ditugun esparru desberdinetan, hala nola, Mugikortasun Iraunkorra, Hondakinen Kudeaketa, Lurraldea eta Planeamendua, Tokiko Agenda 21 eta Ingurumenaren kudeaketa erakundeetan.
Gizartearekin eta gizartearentzat lanean diharduen enpresa izateari eutsiz, egungo iraunkortasun politikei buruzko gizarte hausnarketari ekarpena egin ahal izan diogu, entitate publiko desberdinekin elkar lanean tokiko iraunkortasuna bultzatzeko aplikatu diren metodologiei, lortutako emaitzei eta behatutako joerei buruzko hitzaldiak emanaz.
Zerbitzuak