HAIZEA -ko langileok lekualdatze ereduetan aldaketak ezartzen ekarpena egin nahi izan dugu betidanik. Horregatik, egunero egiten ditugun lekualdatzeak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen saiatzen gara eta lanak hartzen digun denbora zati handia gizartean mugikortasun jasangarriaren kontzeptua hedatzeari eskaintzen diogu.
Maiz askotan ETT Consultores de Ingeniería Transporte y Urbanismo izan dugu bide lagun zeregin honetan, bera izan baita gure lankide nagusiena eremu tekniko honetan eskaini ditugun zerbitzuetan.
HAIZEA-ETT tandemaren fruitu dira ondoko arloetan eskaintzen ditugun zerbitzuak:
ETT -ren laguntzarekin proiektu desberdinak landu ditugu azken urteetan Euskadin, ondokoak besteak beste:
HAIZEA -n bizikletak etorkizuneko hiri mugikortasunaren gako elementu izan behar duela jakitun gara eta beraren sustapenerako gure ekarpena egin nahi dugu.
Xede horrekin, eta BAIBIKE enpresaren ezagutza adituarekin, eta baita ETT eta HORREGATIK KOMUNIKAZIOA -ren laguntzarekin ere, hainbat produktu diseinatu ditugu tokiko entitateei nahiz lan eta ikas zentro handiei zuzendurikoak, zure eskura ipintzen ditugunak: