Gure esperientzia ez da nolanahikoa. 10 urtetik gora daramagu bezero zorrotzenei ezagutza adituaren ekarpena egiten, Oro har, ondokoak lantzen ditugu: diagnostiko azterketak, inpaktua, paisaia eta lurralde antolamendua. Eta zehazkiago:
“Gure lurraldea bizigarriagoa eta jasangarriagoa den leku bat bihurtzeko egiten ari garen lanak harro sentiarazten gaitu”
Funtsezkoa da uraren kudeaketari bere zikloaren integraltasuna kontutan hartuz heltzea. Soilik era horretara bermatu ahal izango dugu baliabide honen egungo eta etorkizuneko eskuragarritasuna.
Ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu:
Gure irizpideak zorroztasuna, eraginkortasuna eta zeharrekotasuna dira eta hori lortzeko geologia eta hidrogeologian 20 urtetik gorako esperientzia duen GEOSERVEI SL aholkularitza kataluniarrarekin indarrak batu ditugu.
Elkar lan honen fruitu da Villabonako udalerriko akuifero eta ur puntuen babeserako azterlana, 2013an udalerriaren planeamenduaren berrikuspenaren baitan burutua.
Zerbitzuak“Ibilbidean aurrera eta atzera egitea da kontua, gure arrastoa betirakoa izan gabe, besteek ere bide hori egin dezaten aukera zabalik uztea”