091 Postakutxatila • Astigarraga (Gipuzkoa)943 39 22 29haizea@haizeaikerketa.com
  • es
  • eu

Hondakinen kudeaketa

Project 1 of 7

“Hondakinik onena sortzen ez den huraxe bera da”

HAIZEA eta bere lan taldea betidanik egon gara hondakinen kudeaketa eta minimizazioarekin konprometiturik, dela ingurumenaren kudeaketarako sistemen ezarpena medio, dela etxeko nahiz industriako hondakinen inguruko izaera teknikoko azterlanak egin ditugulako, edo, baita ere, hainbat eragile motari gai honen inguguko prestakuntza eskaini diogulako.

Ondorengo azterlanak hondakinen arloan berrikien burututako lanen adierazgarri dira:

  • Gipuzkoa mailako aparatu elektriko eta elektronikoen eskaintza eta eskaerari buruzko azterlana. Urola Garaiko Garapen Agentziarako burutua 2014an
  • Tamaina handiko hondakinen kudeaketa integraleranzko sistema berritzaile baten bila. 2012an Gipuzkoako Foru Aldundirako burutua Emaus Fundación Social -ekin batera

Orain arteko ibilbidea, gaur egun arlo honetan burutzen dugun jardueraren atal emankorrena Konpostari Elkartea eta Ambiens- Gestió de recursos ambientals -ekin dugun elkar lan estuaren fruitu da.

Biak lankide leial eta lagun estu ditugu ondorengo arloen garapenean:

Hiri hondakin solidoen kudeaketa integral eta iraunkorraren kudeaketa maila gorena bilatuz

Etxeko eta etxekoekin bateragarriak diren hondakinen kudeaketak inplikatutako arlo guztiak kontutan izan behar ditu eta erantzun integrala eman behar du. Azken buruko xedea baita prebentzio zein birziklapenean eta zerbitzuaren kalitatean emaitzak hobetzea.

Ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Hondakinen prebentziorako Programak
  • Hondakinen kudeaketarako Planak
    • Sistemen eta bilketa ereduen baloraziorako Azterlanak
    • Sistema eta bilketa eredu berrien ezarpenerako bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren Analisiak
    • Ezarritako bilketa sistemen eraginkortasun eta kalitateari buruzko Azterlanak
  • Hondakinen bilketa eta garraiorako kontratazio berrien prozeduretarako laguntza teknikoa
    • Baldintza teknikoen agiriak idaztea, lizitazio prozesuan laguntza eta zerbitzuaren kanpo ikuskaritzak egitea

Materia organikoa bereizi eta bertan tratatzea da gakoa

Konpostajea eskala txikian eta elkar lanean alternatiba eraginkorra, jasangarria eta soziala da. Arrazoi hori dela eta,  HAIZEA auzo konpostajearen ezarpenean murgilduta dabil, ondokoak bitarteko:

  • Materia organikoaren tratamendurako irtenbideen azterketa
  • Auzo konpostajerako azpiegituren eraikuntza
  • Planen ezarpena eta jarraipenerako laguntza
  • Finantziazio bilaketa

Eta, horrez gain, ezarpenak beharrezko dituen komunikazio eta partaidetza lanetan laguntza. Berriki landutako proiektuen artean nabarmentzekoak dira:

  • Urola Kostako Kanpinetan Auzo Konpostajea
  • BCC-Basque Culinary Center – en materia organikoaren kudeaketa integrala burutzeko alternatiben azterketa

Derrigortzetik uste sendora

HAIZEA -n betidanik izan dugu behar-beharrezkoa dela argi informatzea, komunikatzea, heztea, motibatzea, sentikortzea eta gizarte elkarrizketa bultzatzea, eta horregatik gure lanaren denbora nagusia jarrera arduratsuak planetari ekar dakiokeen onura gizarteratzeari eskaini diogu.

Gure jardueraren hasiera bertatik eta erregulartasunez industria, administrazio eta herritarrei ikastaro eta tailerrak eskaini dizkiegu.

Aipagarriak dira:

  • Arrasate eta Aretxabaleta (Gipuzkoa) udalerrietako Hondakinen Aholku Kontseiluei eskainitako prestakuntza eta sentikortze saioak. Saio hauek udalerri horietako hondakinen bilketarako sistema egokiena hautatzeari begira antolatutako partaidetza prozesuaren esparruan burutu ziren

Gaur egun merkatuak etxeko hondakinen gaikako bilketarako sistema eta teknologia ugari eskaintzen ditu. Baina zein da egokiena? 

Abiapuntuan jarriz, eta herritarrak ardatz hartuta, 3 dira egin behar ditugun galderak

  1. Non gaude? Geure burua eta geure inguruari begira jarri behar dugu aurrenik
  2. Nora iritsi nahi dugu? Lege eskakizunak eta potentzialtasunak aztertu behar ditugu
  3. Nola egingo dugu? Zein sistema sukeratuko dugu? Gure xedea lortzeko zein bide hartuko dugun erabaki behar dugu, beti ere ondoko hiru arloak kontutan izanik: ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala

HAIZEA -k Ambiens -ekin batera, eta aurretik formulatutako 3 galderei erantzuteko baliagarria den erreminta bat garatu dugu. Erreminta hau udal bilketa sistema bat aukeratu aurretik eztabaida aberasteko eta erabakiak hartzeko laguntza eskaintzeko diseinatu dugu. Horrez gain, erremintaren aplikazioak eskatzen duen partaidetza prozesurako laguntza ematen dugu. Bada, erabaki hartze horretan bakarrik ez zarela egongo bermatzen dizugu.

Menu